Ruibal, ibilgailu-alokairua - Nor garen

Ruibal alquiler de vehículos, S.L. enpresaren helburua kalitatezko zerbitzua eskainita, sektorean eta probintzian leku bat betetzea da.

Opel markako furgoneta-flota dugu, kargarako nahiz gehienez 9 bidaiari garraiatzeko, askotariko neurri eta edukierekin, zure enpresaren beharretara zein bizitza pertsonalera moldatzeko; etxe-aldaketak, lekualdatzeak, irteerak, oporraldiak...

Horrez gain, turismo utilitarioaprezio onean alokatzeko aukera duzu, baita Camper furgoneta ere, autokarabanan bidaiatzeko prestatuta.

Webgunean aurretiaz erreserbatzeko aukera ere baduzu, planak eroso eta patxadaz egin ditzazun.

Osagarriak alokatzea: kateak, GPSa, esku librekoa, haurrentzako aulkiak, kargarako eskorgak, atoirako bola eta kakodun gomak nahiz uhalak.

Ibilgailua erreserbatzeko, etorri Elgoibar edo Donostiako bulegora, deitu 943 17 62 60 zenbakira edo baliatu gure webgunea. Helbide elektronikoa: ruibal@ruibalalquilerdevehiculos.com

© 2017Ruibal, ibilgailu-alokairua. Eskubide guztiak erreserbatuta.   Legezko oharra  |  Web-mapa